Animal Band: Animalientzat bakarrik jotzen duen taldea

Animal Band: Animalientzat bakarrik jotzen duen taldea Animal Band taldeko musikariek animaliek zuzeneko musika entzuten dutenean zer esperimentatzen duten ezagutu nahi dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animal-band-animalientzat-bakarrik-jotzen-duen-taldea/@@download/image/1570790820_915166_1570791122_noticia_normal.jpg
2019/12/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Animal Band taldeko musikariek animaliek zuzeneko musika entzuten dutenean zer esperimentatzen duten ezagutu nahi dute.
Animal Band: Animalientzat bakarrik jotzen duen taldea

Animal Band taldekoak kuriositateak mugitu ditu. Hain justu jakin nahi dute animaliei perkusioa gehiago gustatzen ote zaien, erritmoa edo musika klasikoaren aurrean gehiago erreakzionatzen duten. Taldearen helburua esperimentazioa da, besterik ez. Horregatik taldea ez da itxia, batzuetan musikari batzuk parte hartzen dute eta besteetan beste batzuk. Hori bai, guztiek animalientzat soilik jotzen dute.

Animalientzat jo ondoren, taldeak kontzertuak sare sozialetara igotzen ditu. Oraingoz, euren Instagram kontuan erreprodukzio gehien dituen bideoa (2.600 ikustalditik gora)  korrale batera sartzen den gitarra jolearena da. Musikaria aulki batean eseri eta ahuntz batek gitarra jan nahi dio. Bakarlariak inprobisatu egiten du eta kantatzen hasten da: “Hau ez da jaten, hau ez da jaten... gitarra ez da jaten, nire hanka ere ez”.

Bitxikeria bezala merezi du euren kontutik pasa eta bertan eskegitako bideoak ikustea. Erreakzioak orotarikoak dira. Ondorioak norberak atera ditzala.