Animadeban izena eman!

Animadeban izena eman! Deban animazio film jaialdia antolatuko dute ekainean; parte hartu nahi duzu? Adi sariei! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animadeban-izena-eman/@@download/image/Captura de pantalla 2019-01-23 a las 11.27.02.png
2019/01/23
berria
Deban animazio film jaialdia antolatuko dute ekainean; parte hartu nahi duzu? Adi sariei!
Animadeban izena eman!

Deba animazioz beteko da ekainean; 19tik 23ra bitartean, animazioko film laburrak eskainiko dituzte Animadeba jaialdiaren barruan. Lehiaketa bidez aukeratuko dute egitaraua, eta dagoeneko irekita dute izen ematea. Edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira. Azkar ibili eta eman izena martxoak 22a baino lehen!

Sariak
Sekzio Ofizialean parte hartzeko aukeratzen diren lanek 500 euroko saria jasoko dute hautatuak izateagatik. Bestalde, garaikurrak ere jasoko dituzte irabazleek:
  • Film laburrik onena - trofeoa
  • Gidoirik onena - trofeoa
  • Ikuslearen saria - trofeoa
  • Ikasle saria - diploma