Animadeba jaialdiak emakume zinemagileen animaziozko film laburren proiekzioa egingo du gaur San Telmo museoan

Animadeba jaialdiak emakume zinemagileen animaziozko film laburren proiekzioa egingo du gaur San Telmo museoan Hainbat belaunalditako sortzaileen sei film labur eskainiko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animadeba-jaialdiak-emakume-zinemagileen-animaziozko-film-laburren-proiekzioa-egingo-du-gaur-san-telmo-museoan/@@download/image/20220901-Animadeba-web.png
2022/09/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hainbat belaunalditako sortzaileen sei film labur eskainiko dira.
Animadeba jaialdiak emakume zinemagileen animaziozko film laburren proiekzioa egingo du gaur San Telmo museoan

Irailaren 7an abiatuko da Animadeba-Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren 15.edizioa baina aurrerapeneko saio bat antolatu dute gaurko Donostiako San Telmo museoan. Euskal animazioak 50. urteurrena ospatzen duela aintzat hartuta, euskal animazioan aritutako emakume zinemagileen lanak erakutsiko dira. 

Honako film labur hauek proiektatuko dituzte: Ámár (Isabel Herguera, 2010), Ehiza (Hauazkena Taldea, 2020), Patchwork (Maria Manero Muro, 2018), Argi distira (Zaloa Ipiña, 2011), Hezurbeltzak (Izibene Oñederra (2007) eta Haragia, Bego Vicario (1999)

Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta doakoa izango da. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da zuzendariekin.