Animabasauri-Animabasqueren VIII. edizioa bihar abiatuko da

Animabasauri-Animabasqueren VIII. edizioa bihar abiatuko da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animabasaurianimabasqueren-viii-edizioa-bihar-abiatuko-da/@@download/image/20124163466Anima_Basque_Kartela.jpg
2012/12/13
berria
Animabasauri-Animabasqueren VIII. edizioa bihar abiatuko da
Maiatzaren 26tik 31ra bitarte egingo dute Animabasauri Anibasque Nazioarteko Animazio Zinemaldia. Aurtengoan, gainera, zine proposamen hoberenez gain tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, etab. ere eskainiko dituzte, eta Afrikako gonbidatu eta lan ugari ere izango dira, kontinenteko zinema ekoizpena izango baita gonbidatu berezia.

Barton Films-ek antolatutako ekimena da Animabasauri-Animabasque, eta aurtengoan zortzigarren edizioa du. Basauriko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta ICAA-k lagundutako ekimenean, gainera, hainbat atal bereizten dira: film luzeak, film laburrak, DVDan egindako film laburrak, haurrentzako filmak, ikasgeletako animazioa, telesailak, eta beste hainbat. Guztiak, noski, animazio zinemari loturikoak.

Aurtengoan, gainera, zinemaldian parte hartu duten lanen kopuru handia ikusita, antolatzaileek berauek jasotzeko epea zabaldu behar izan zuten, eta martxoaren 16ra bitarte bidali zituzten lanak.

Filmak Guggenheim Museoan, Bilboko Fnac-en, Basauriko Sozial Antzokian eta Basozelaian edota Leioako EHU-ko aretoan proiektatuko dituzte. Guztira, 7 film luze eta 35 labur proiektatuko dituzte bihartik –maiatzak 26– ostegunera –maiatzak 31–. Obrak Mexikon, Danimarkan, Australian, Nigerian, Holandan, Errumanian eta Espainian dute jatorria, besteen artean, baina bertako ekoizpenak ere tarte berezia izango du. Euskarazko lanen artean, besteak beste, Gartxot, Malutatxo eta The Wish Fish lanak ikusgai izango dira.

Sariak


Film luzeen sail ofiziala
Film luze onenaren saria
Basauri Saria, 8.000 euro eta Toom Boom Animatea.
Epai-mahairen sari berezia
Basauri Saria eta Tomm Boom Animatea

35mm-ko film laburren sail ofiziala
Film labur onenaren saria
Basauri Saria, 1.000 euro eta Tomm Boom Studioa

Karratu saila (DVDan egindako film laburrak)
Karratu film hoberenaren saria   
Basauri Saria, 600 euro eta Toom Boom Studioa