Angel Corella balleta, Bilbon

Angel Corella balleta, Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/angel-corella-balleta-bilbon/@@download/image/2010617130espectaculo_header_193.jpg
2012/12/13
berria
Arriaga antzokian izango da sona handiko taldea, ekainaren 2an, 3an eta 4an. Hiru koreografia aurkeztuko dituzte: String Sextet, VII eta Fancy Free. Ion Agirretxe donostiar gaztea ari da Angel Corella balletean.

String Sextet lanak Txaikovski maisuaren musika du oinarri; VII obrak Enrique VIII.a eta Ana Bolenaren arteko harremana kontatzen du eta Fancy Free portura iritsi eta bi neskekin maitemintzen diren marinelen istorioa kontatzen du. Angel Corella balleta ikusteko sarrerak 12,80 eta 40 euro artean daude salgai.