Ang Lee Irakeko gerran

Ang Lee Irakeko gerran https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
albiste-laburra
Ang Lee Irakeko gerran
Momentuko zuzendaririk laudatuenetakoak Ben Fountain idazlearen Billy Lynn’s Long Halftime Walk eleberria moldatu lezake. Istorioak irakiar tropekin izandako aurrez aurreko batetik bizirik ateratzen den hemeretzi urteko estatubatuarra du protagonista. Soldadu gaztea eta bere pelotoia etxera eramango ditu G. W. Bush presidenteak, Eskerregite egunean omendu asmoz, baina jarraian bidaliko ditu berriro gerrara. Simon Beaufoyk (Slumdog Millionaire, 2008) idatzi du gidoia, eta indarkeriari buruzko satira iluna izango da.