Anestesia: infernua Gazte Topagunean

Anestesia: infernua Gazte Topagunean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anestesia-infernua-gazte-topagunean/@@download/image/86p70anes8_1363302715.jpg
2008/06/06
erreportajea
Testua eta argazkiak: Sebas
Anestesia: infernua Gazte Topagunean
Hotza, mila demonio! Euria, aingeru gaiztoak botatakoa; txingorra, Armageddonek jaurtikitakoa; haizea, Txerrenek putz eginez sortua; eta aingeru beltzek zazpi ateetako batera gidatutako jende multzoak. Lurrikara, izadiaren elementuen eraginez, arimak dardarazteko modukoa. Baina, benetako ekaitza Anestesiak eragin zuen. Apokalipsiko lau zaldizkoak, kriptan. Zeru beltzari irainka, danbor hots zitalen abiaduran. Debekatutako notak, bolumen basatian. Indar guztiak, elkarturik, energia ahalguztidunaren bila. Bukaeran, Satanas ikusi nuen, beldurtuta, izkina batean.