“ANEK IDATZI DIT ZUTAZ” ***

“ANEK IDATZI DIT ZUTAZ” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anek-idatzi-dit-zutaz/@@download/image/80p76Urdangarin.jpg
2007/12/04
kritika
Testua: Nekane Arregi
Mikel Urdangarin
80.zenbakia
Hamaika ikusteko gaude euskal musikaren mundu txikian: horren gaizki al dago panorama Mikel Urdangarin batek ere bere diskoa autoekoitzi behar izateko? Hainbeste estutu ote zuten diskoetxeek? Harritzekoa da, gutxienez: kritikari honen ustez, azken urteotako diskorik osatuena egin du Mikel Urdangarinek, abestiak ondo neurtuta, istorioak kontatuz eta hitzekin jolastuz, eta diskoaren diseinu zaindua eskuartean hartu eta berehala antzematen den ideia bati erantzunez. Kolaborazioak ere primerakoak dira (Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Nika Bitchiasuill…), nor bere ukituarekin. Harrigarria, bai…