[ZIRT-ZART] ANE URRESTI: “Pippi Kaltzaluze eta Marimotots izan ditut beti eredu”
Zer kultur produktu erosi duzu azkenaldian zuretzat? Eta beste norbaitentzat?
Gabonetan bakarrizketa bateko sarrerak erosi nituen niretzat, eta lagun bat kontzertu batera gonbidatu nuen.
Zer prestatu ahalko zenuke oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
Edozein momentutan egin dezaket tortilla bat, beti baititut arrautzak eta patatak etxean.
Zer da esnatutakoan egiten duzun lehen gauza?
Lehenengo gauza nire 50 alarmak itzaltzea izaten da, bost minutuan behin jotzeko jartzen baitut. Ondoren, sabaiari begira geratzen naiz denbora batez, guztiz esnatu arte.
Fikziozko zer pertsonaia nahiko zenuke laguntzat?
Pippi Kaltzaluze edo Marimotots, beti izan ditut eredu.
Tabernan edo txosnan zaudenean zer abestik jartzen zaitu dantzan?
Nire haurtzaroko edo orain dela urte askotako edozein abestik.
Beti gomendatzen duzun telesaila edo pelikula?
Pulseras Rojas, edonoiz ikus dezakedan horietakoa da.
Haurtzaroko oroitzapenik kutunena?
Nire peluxea, txikitan beti erabiltzen nuen lotarako. Gaur egun etxeko apal batean gordeta daukat, ikusten
dudan bakoitzean oroitzapen politak ekartzen dizkit.
Zein izan da zure bizitzako uda?
Zalantzarik gabe, Mexikora joan nintzen uda. Erasmus egitera joan nintzen eta abendura arte geratu nintzen bertan. Gogoratzen dut
abenduan artean uda zela niretzat.
Janari gozoa ala gazia duzu nahiago?
Gazia beti, ez naiz oso gozozalea.
Postrea eskatu eta lagunei ematen diet, beraz, gozozaleek zortea dute nirekin.
Zein da jaitsi duzun azken aplikazioa?
Strava izan da azkena. Korrika egiten hasi naiz behingoz eta gustatzen zait nire ibilbideak bertan ikustea.
Norekin geldituko zinateke igogailu batean irten ezinik?
Pertsona lasai batekin. Ni dezente estutzen naiz horrelako egoeretan.
Etxeak su hartuz gero, zer objektu salbatu nahiko zenuke?
Nire txikitako egunerokoa edo haurtzaroko argazki albumetako edozein.
Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Ezagutzen ez nituen bost pertsonarekin bidaia bat egitea.
Zer miresten edo balioesten duzu pertsonengan?
Positibotasuna eta edozein plan edo proposameni baiezkoa emateko joera izatea.
Zer usain ezin duzu jasan eta zergatik?
Gaztaren usaina. Orain dela gutxi arte ez nuen jaten, eta oraindik ezin dut usaina jasan.
Zer talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Abestea, betidanik izan dut abeslaria izateko gogoa.
Fenomeno paranormal edo azaldu ezinen bat bizi izan duzu?
Bai, eta nahiko markatuta daukat. Zortzi urte inguru nituela, nire lehengusinaren etxean gelditu nintzen lotan. Biok ohean geunden, egongelako atea irekita genuela. Gau erdian esnatu, atera begiratu eta emakume bat ikusi nuen niri begira, barrez. Nire lehengusinak gauza bera ikusi zuen. Urte batzuk geroago konturatu ginen atean ikusi genuen emakumea gure amonaren ama zela, argazki zahar
batean antzekotasunak ikusita. Ordutik, beti atea itxita egiten dut lo.
Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
Ilunabarrak ikustea, benetan obsesionatuta nago.
Zer hitz gustatzen zaizu gutxien?
“Lasai” hitza ez zait batere gustatzen, kontrako emozioa sortzen baitit beti.
Zein da zure superstiziorik irrazionalena?
Egunean zehar ezer gaizki irteteten ez bada, sentitzen dut oraindik zerbait txarra gertatu behar zaidala.
Zer lanbidetan ez zinateke arituko?
Matematikekin lotura duen edozeinetan, ez dira nire indargunea.
Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Lagunekin mendi buelta bat eman, ondoren bazkari bat egin eta ilunabarra elkarrekin ikustea.
Nork dakizki zure sekretu gehien?
Nire pisukideek segur aski.
Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
Donostiarekin lotura duen zerbait, oso etapa polita bizitzen ari naiz hemen.
Zein da Euskal Herriko ‘sex symbol’-a?
Niretzat eta segur aski Euskal Herriko gazte gehienentzat, Go!azen-eko Irati.
Non bizitzea gustatuko litzaizuke?
Bartzelonan, beti pentsatu izan dut noizbait han biziko naizela. Orokorrean, Katalunia asko gustatzen zait, eta katalana ere bai noski.
