Ane Pikaza protagonista duen proiektu eszenikoa estreinatuko da gaur Bilbon

Ane Pikaza protagonista duen proiektu eszenikoa estreinatuko da gaur Bilbon Bideoa eta teknologiaren erabilera aztertzen dira lan honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-pikaza-protagonista-duen-proiektu-eszenikoa-estreinatuko-da-gaur-bilbon/@@download/image/ane pikaza.jpeg
2023/04/20
Bideoa eta teknologiaren erabilera aztertzen dira lan honetan.
Ane Pikaza protagonista duen proiektu eszenikoa estreinatuko da gaur Bilbon

Bilboko Azkuna Zentroak Estudio Gheadaren El Mejor de los Mundos (EMDLM) lanaren estreinaldia egingo du gaur, 19:00etan, zentroaren auditorioan. Ane Pikaza da obraren antzezlea. 

Performancea, bideoa eta teknologiaren erabiltzen dira narratiba eszenikorako. Bakarrizketaren bidezprotagonistak bere bizitzaren, bizitako esperientzien eta egungo egoeraren ebaluazioa egingo du, bere bizitzako hainbat unetan izandako itxaropenen eta egungo egoeraren balantzea eginez. Interpretearen eta teknologiaren arteko elkarrizketa bat sortuko da eta autoerretratua eraikitzen lagunduko du.

Hainbat gai aztertzen ditu lanak: etengabe konektatuta egotea, pertsona bat nola saiatzen den gizarte horretan kokatzen, pribatutasunaren eta publikoaren arteko gatazka, esperientzia pertsonalak eta akats guztiak publikoak izatea... 

EMDLM proiektua instalazio artistiko gisa hasi zen 2018an, gizarte globalizatu eta konektatu bati nolabaiteko tentsioa ezkutatzen dioten erretratu batzuekin.