Ane Irazabalek irabazi du EuroBasque 2019 Kazetaritza saria!

Ane Irazabalek irabazi du EuroBasque 2019 Kazetaritza saria! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-irazabalek-irabazi-du-eurobasque-2019-kazetaritza-saria/@@download/image/Captura de pantalla 2020-03-04 a las 10.06.56.png
2020/03/04
Ane Irazabalek irabazi du EuroBasque 2019 Kazetaritza saria!

Awlad – Hesiak Gainditu dokumentalarekin irabazi du Ane Irazabal Elkorobarrutia kazetariak EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2019 Kazetaritza Saria ikus-entzunezko medioen sailean. Lana Zinexit Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatu zen 2019ko azaroaren 27an.

Cosimo Caridirekin batera zuzenduriko dokumentalak bi neskato eta bi mutiko errefuxiatuen testigantza jasotzen du. Umeak babesa bilatzeko prozesuaren etapa anitzetan daude, tarteko herrialdeetan batzuk, eta hezkuntzarako sarbide desberdina dute.

Horrez gain, Y sin Embargo se Mueve lanarekin irabazi du José Ignacio Bustamante Otaduyk EuroBasqueren, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren 2019 Kazetaritza Saria prentsa idatziaren sailean. El Correo eta El Diario Vasco egunkarietan argitaratu zen lana 2019ko maiatzaren 17an. Europar Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean, Europar Batasunaren eraikuntza prozesua eta hiritarren parte hartzea aztertzen ditu lanak, izan ere, Europar nortasuna garatzearen garrantzia defendatuz.

Lan sarituak egileek eurek aurkeztuko dituzte maiatzaren 8an, 11:30etan Gernikako Euskal Herria Museoan EuroBasquek egingo duen ekitaldi batean