Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreen 'Koittauak' antzezlana Donostian

Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreen 'Koittauak' antzezlana Donostian Azken hilabeteetan sexu-harremanik izan ez duen bikotearen paperean arituko dira Antzoki Zaharrean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-gabarain-eta-mikel-laskurain-aktoreen-koittauak-antzezlana-donostian/@@download/image/68384365-U30953711963K4-U150838552409ilH-624x385@Diario Vasco-DiarioVasco.jpg
2021/12/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Azken hilabeteetan sexu-harremanik izan ez duen bikotearen paperean arituko dira Antzoki Zaharrean.
Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreen 'Koittauak' antzezlana Donostian

Txalo Produkzioak konpainiaren Kottauak antzezlana taularatuko dute abenduaren 16tik 19ra Donostiako Antzoki Zaharrean. Getari Etxegaraik zuzendutako obra honetan, Ane Gabarain eta Mikel Laskurainek gorpuzten dituzte antzezlaneko bi pertsonaia nagusiak. 

Bederatzi urteko harremanean murgilduta dauden bikotea dira Laskurain eta Gabarain, hamalau hilabetean sexu-harremanik izan ez dutenak. Gabezia horri konponbidea jarri nahian, ikuslearekin harremanean arituko dira. Komedia barra-barra duela adierazi dute sortzaileek eta baita une mingarriak ere. 

Ane Gabarain eta Mikel Laskurain bi aktore ezagun dira euskal antzerkian. Ibilbide luzeko bikotea dira, gainera, elkarrekin hainbat komediatan parte hartutakoak, eta ikuslea hunkitzeko eta pentsatzen jartzeko gaitasuna dutenak. 

Emanaldiak 19:00etan izango dira eta sarrerak salgai daude Donostia Kulturaren webgunean