Ane Fernandez: “‘Addicted to you’ dantzatzen badizut, ezingo nauzu burutik kendu! Pentsa, Shakirak nigandik ikasi zuen!”

Ane Fernandez: “‘Addicted to you’ dantzatzen badizut, ezingo nauzu burutik kendu! Pentsa, Shakirak nigandik ikasi zuen!” Twitterreko erregina, bizkaitar honek ‘Game Of Thrones’ telesaileko Khaleesiren aurretik konkistatu zuen Barrikako hondartza, sare sozialetako bihotz guztiak lapurtuz. Sekulako perlak botatzen ditu 140 karakteretan, eta hilero bere abenturak kontatzen dizkigu ‘Erantzuidazu mundu honetakoa naizen ala ez’ GAZTEZULO-KO blogean. morena bada ere, Rubiatzat du bere burua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-fernandez-201c2018addited-to-you2019-dantzatzen-badizut-ezingo-nauzu-burutik-kendu-pentsa-shakirak-nigandik-ikasi-zuen-201d/@@download/image/Ane Fernandez sexumatoia.jpg
2017/07/14
elkarrizketa
Twitterreko erregina, bizkaitar honek ‘Game Of Thrones’ telesaileko Khaleesiren aurretik konkistatu zuen Barrikako hondartza, sare sozialetako bihotz guztiak lapurtuz. Sekulako perlak botatzen ditu 140 karakteretan, eta hilero bere abenturak kontatzen dizkigu ‘Erantzuidazu mundu honetakoa naizen ala ez’ GAZTEZULO-KO blogean. morena bada ere, Rubiatzat du bere burua.
Ane Fernandez: “‘Addicted to you’ dantzatzen badizut, ezingo nauzu burutik kendu! Pentsa, Shakirak nigandik ikasi zuen!”

Inoiz bero-bero jarri zaituen telesaila?
Ufa! Asko, gehiegi agian! Haurra nintzenean Los Vigilantes de la Playako gorputzekin flipatzen nuen!


Ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
“Suhiltzailea zara? Barruan piztu didazun sua itzali behar didazu eta!”.


Zure ustez, zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Biharko planik bai?”. Oraindik ez dakigu gaur zelan konponduko garen… Agian beharrik ez da izango!


Ligatzeko abestiren bat gomendatuko zenuke?
Gaizki dago nik esatea, baina aldaka primeran mugitzen dut! Addited to you dantzatzen badizut, ezingo nauzu burutik kendu! Pentsa, Shakirak nigandik ikasi zuen!


Zibersexuaren alde ala aurka?
Ez nago kontra, baina nik bertatik bertako esperientziak behar ditut. Asko ukitzeko eta laztantzeko beharra daukat!


Zein da Euskal Herriko pantailetan azaldu den ‘bollikau’ goxoena zuretzat?
Goenkaleko Gaizka izan zen aipatu nuen lehena, baina orain Jon Plazaolaren bizarrak zoratzen nau!


Eta EHko pantaila txikiko jainkosa?
Fariba Sheikhan bizkaitarra. Daukan edertasun exotikoa zaila da gainditzea!


Twitterren asko ligatzen al da?
Izugarri! Batzuekin jolas super atsegina daukat eta Menkanta! Beste batzuekin harreman apurtxo bat beroagoa daukat, eta azkenik badago, espezimen maskulino txungo batzuk  argazki eta bideo guarrindongoak eskatzen dizkidatenak. Azken hauekin ez dut ezer jakin nahi!


Eman dizuten ligatzeko gomendiorik txarrena?
Itxoin bera gerturatu arte!


Zein da zure fantasiarik zoroena?
Hirukote bat errugbiko bi jokalarikin aldageletan.

 

Telesailetako eszena bero bat egiterik bazenu...

True Bloodeko eszena asko egin gura nituzke! Baina bat asmatzen hasita… Iturgin tekniko buenorro batekin txorta saio gordina sukaldean...


Esperientziarik traketsena?
Bilboko festetan australiar yogurin batekin. Ene! Ez zekien nondik hasi!


Zer da probatzera ausartuko zinatekeen hori?
Kasualitatez suertatutako ezezagun batekin bada, morbo gehiago ematen dit. Jendez gainezka dagoen metroan trajedun batekin igurtzi beroa, spa-ko masajistarekin FinalFeliz, edota izerditutako runner batekin kiki azkarra zutik parke bateko zuhaitz baten kontra!