Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusia

Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusia Asier Amondoren eskutik jaso du lekukoa Elordik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-elordi-izango-da-korrikaren-arduradun-nagusia/@@download/image/52425800638_7ebc0db68e_c.jpg
2022/11/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Asier Amondoren eskutik jaso du lekukoa Elordik.
Ane Elordi izango da Korrikaren arduradun nagusia

AEK-k azken Batzar Nagusian erabakitakoaren arabera, Ane Elordi (Zornotza, 1991) izango da Korrikaren arduradun nagusia. Elordiren hitzetan, "Korrika kolore, iritzi eta pentsamolde desberdin asko  elkartzen dituen Euskal Herriko egitasmo bakarrenetakoa da, eta horren gidari izatea ohorea da". 

Lankideek emandako konfiantzarengatik "poza" sentitzen duela adierazi du arduradun berriak, baina baita "bertigoa" ere.  Korrika antolatzeko ezinbestekoa den sarea ere nabarmendu nahi izan du Elordik:  "AEKide guztiok eta herritar asko barik, Korrika ez litzateke posible izango. Gu, azkenean, hautatu batzuk gara, eta horretan egoteko ohorea  daukagu, baina guk bakarrik ez dugu ezer egingo".  Korrikaren erronkak ere azaldu ditu: "Ekimenaren eragina, poztasun hori, euskararen aldeko  jarrera hori, ez daitezela hamar eguneko kontu hutsean geratu. Hau da, alde egotetik egitera pasatzea». 

Kazetaritza lizentziaduna da Elordi, eta 2015etik dabil AEKn. Lan ugari izan ditu erakundean: irakasle, barnetegietan, berbalagun egitasmoan, komunikazioan... Korrikan ere aritu izan da, 21. edizioan furgoneta kidea izan zen, eta 22.ean komunikazio taldeko kidea, besteak beste.

Asier Amondo izan da Korrika arduraduna azken edizioetan, eta hemendik aurrera ere AEKn jarraituko du, beste eginkizun batzuetan.