Ane Bastida: “"Eskola bateko gimnasioan egitea arraroa da?”"

Ane Bastida: “"Eskola bateko gimnasioan egitea arraroa da?”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-bastida-quoteskola-bateko-gimnasioan-egitea-arraroa-daquot/@@download/image/2011553362ane_b_1361462670.jpg
2011/05/06
elkarrizketa
Euskal Herriko hamaika eszenatokitan ikusi dugu 24 urteko azpeitiarra, Lauroban baitabil baxua jotzen. Taldean hasi aurretik baino gehiago hurbiltzen omen zaizkio orain.

Zer moduzko merkatua duzue Urola Erdian?
Denetarik dago, labeldunak eta gabekoak, baina, orokorrean, erosketak egiteko leku aproposa da.

Maitale onenak, non?

Lotsak eta beldurrak alde batera utzi eta benetako sexuaz disfrutatzen dutenak dauden lekuan.

Ilehoriak ala beltzaranak? Altuak ala baxuak? Erromantikoak ala astapotro hutsak? Edo ahal den guztiarekin amets?

Lehen beti ilehoriek erakartzen ninduten eta beltzaranekin bukatzen nuen. Orain beltzaranek erakarri eta alderantziz. Beraz, denak dira ongietorriak, baina astapotroak urrutira hobe.

Lauroban zabiltzanetik gehiago hurbiltzen dira?

Baietz esan beharko. Tamalez, musikaren munduan ez gara neska asko eta, kontzertuetan mutilez inguraturik ibiltzen naizenez, errazagoa da norbait hurbiltzea.

Erasorako zer nahiago: egin beharrekoa ongi pentsatu ala inprobisatu?

Inprobisatzea, dudarik gabe. Ongi pentsatuta eramaten dena behin ere ez da ondo irteten. Inprobisatuta, berriz, nork daki.

Zuzenekoan ari zarela, jarraitzaile batek kartel handi bat zabaldu du zure aurrean: 656 888 333. Zer egin?

Espero dut horrelakorik ez gertatzea. Bestela, hori lotsa! Hala ere, zenbakia ondo memorizatuko nuke badaezpada ere.

Egunak argitu du. Burukomina. "Zein da aldamenean dudan hori?!"

Begiratu nor den, moñoñoa bada, esnatu; eta, horrela ez bada, bestea esnatu aurretik ahal den azkarren neure etxera alde egin espidifen bila.

Larrutan egin duzun tokirik arraroena aitortuko diguzu?

Ez –barrez–. Eskola bateko gimnasioan egitea arraroa al da?

Eta oraindik betetzeko duzun amets bat?

Duela gutxi lagun batek esan zidan: "Nire eskuek hildakoak ere berpiztu eta neska gazteak zoratzen ditu". Hala izango ote? –barrez–.

Ez zaizu sekula damutuko...

Gai honekin zerikusia duen ezer ez.