Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileen 'Salda dago!' erakusketa zabaldu dute Bilboko Azkuna Zentroan

Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileen 'Salda dago!' erakusketa zabaldu dute Bilboko Azkuna Zentroan Hiru istorioz osatuta dago eta maiatzaren 14ra arte bisita daiteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/andrea-ganuza-charlotte-gosselin-eta-clara-chotil-ilustratzaileen-salda-dago-erakusketa-zabaldu-dute-bilboko-azkuna-zentroan/@@download/image/Exposición-cómic-960x960.png
2023/03/31
Hiru istorioz osatuta dago eta maiatzaren 14ra arte bisita daiteke.
Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileen 'Salda dago!' erakusketa zabaldu dute Bilboko Azkuna Zentroan

Gutun Zuria  Bilbao. Nazioarteko Letren Jaialdiak Salda dago! erakusketa ireki du Azkuna Zentroko Mediateka Galerian. Erakusketak  Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileen lana biltzen du. 

Erakusketa hiru istorioz osatuta dago. Prozesuaren fase  desberdinetan egindako hiru “protoliburu” ditu, hirurak aldi berean prestatuak. "Hau ez da komiki tradizionala, zapore berriak egostea baizik", azaldu dute. 

Andrea Ganuza (Iruñea, 1988) Kolonbiako Medellin hirian 2017tik 2020ra bitartean gertatutako istorio laburren bilduma den Atraviésame eleberri grafikoaren egilea da. 

Charlotte Gosselinen (Quebec, 1996) proiektuak Our Relapses du izena. Bertan, narrazio poetikoa, elkarrizketa eta  marrazkia uztartu ditu, eta hainbat gai jorratu, hala nola adikzioa, elkarren mendeko harremanak,  laguntza-taldeak eta berreskurapena. 

Clara Chotil frankobrasildarraren lana, berriz, Tehoka izeneko fikzioa da, bi familiaren kontakizun  gurutzatuaren bidez Douradoseko (Brasil) lurraldearen historia islatzen duen ikerketa dokumental bat. Kontakizun hau kolonizazio oso  berri baten historian murgiltzen da.  

Erakusketa hau Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao,  Quebec-eko Maison de la Littérature eta Angoulême-ko cité Internationale de la  Bande Dessinée et de l’image bultzatutako Komikiaren Nazioarteko Egoitzen baitakoa da.