Andra Maria eta San Roke jaiak han eta hemen

Andra Maria eta San Roke jaiak han eta hemen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/andra-maria-eta-san-roke-jaiak-han-eta-hemen/@@download/image/20108127119goiti.jpg
2012/12/13
berria
Andra Maria eta San Roke jaiak han eta hemen
Deba, Gernika, Ondarroa, Leitza... Asteburu honetan eta datorren astearen hasieran hamaika herri festa giroan izango ditugu. Honatx, proposamen batzuk parranda itzela botatzeko!



Azkoitia: Asteazkena arte izango dira jaiak. Gazte Eguna egingo dute gaur, eta herri bazkaria izango da. Asteartean, baserritarren egunean, koadrilen arteko herri kirolak izanen dira. Seiren musika taldeak astelehen gauean joko du.

Deba:
Larunbatean hasiko dira jaiak. 18:00etan txupinazoa botata gauean danborrada aterako da. Igande arratsaldean pilota partidak izango dira eta astelehena izango da egun handia: San Roke eguna. Entzierroaren ondoren ezpata dantza izango da eta gauean, su artifizialak. Astearte eguerdian, kukaña, koadrilen txalupa jaitsiera eta herri bazkariaren txanda izango da. Musikari buruz, zer? Vendetta, Bizardunak, Hesian… Egitarau osoa.

Gernika:
Euska kantak izango dira kalerik kale igande eguerdian, arratsaldean goitibehera txapelketa ikusgarria egingo dute eta gauean Sorkunek eta Sarkorrek joko dute. Astelehena, bestalde, egun handia izango da txosnentzat, hamabosgarren urteurrena ospatuko baitute, eta egunari ginga jartzeko Kriston Markx, Efektus, Zea Mays eta Betagarri musika taldeek joko dute.

Ondarroa:
Koadrilen eguna egingo dute astelehenean, eta asteartean arrantzaleen eguna izanen da, piroteknia kalejira eta guzti. Musika ona ez da faltako Itsasaurre plazan: Betagarri zapatuan ariko da. Ze esatek! asteartean jo behar zuen, baina azkenean bertan behera utzi du emanaldia.  Egitarau osoa.

Portugalete: Eneko Arce koadriletako ordezkariak botako du suziria larunbat arratsaldean.Daniel Arbaiza izango da txupinero gaztea eta Aida Ortegak pregoia irakurriko du. Igandean, bakailao lehiaketa, betizuak, su artifizialak eta astelehenean Celtas Cortos taldeak kontzertua emango du. Jaietako abestia

Leitza:
Ostiralean gazte eguna ospatuko dute: gazte bazkaria, kalejira erreibindikatiboa Bonberenea txarangarekin, Governorsen kontzertua…Bihar, larunbata, besteak beste, Castellers ikuskizuna izanen da 18:00etan eta bertso saioa 19:00etan.

Goizueta:
Gazteek euren eguna ospatuko dute ostiralean eta larunbatean goizean goizetik izanen da jai jarduerarik: 08:00etan entzierroa eginen dute. Igandean ere entzierroarekin hasiko dute eguna eta arratsaldean bertso saioa izanen da. Jai giroak asteazkena arte iraungo du.

Amaiur:
Suziriak eta ezkil jotzea izango dira ostiralean 20:00etan jaiak hasteko. Larunbatean artzain zakur erakustaldia egingo dute eta asteartean zikiro jatea izanen da.

Arantza:
Altxaferua botako dute larunbat eguerdian. Igandean, meza eta prozesioaren ondotik pilota partidak jokatuko dituzte eta dantzaldia ere izango da. Asteartean bukatuko dira herriko bestak.

Areso:
Larunbat arratsadean botako dute etxafuegoa, eta asteazken arte luzatuko dira bestak Astelehena, hilak 16, izanen da koadrilen eguna: paellada erraldoia, jokoak, trontza apustua, bokadillo jana, dantzaldia…

Donamaria:
Jaiak larunbat iluntzean hasiko dira. Igande arratsaldean pilota partidan jokatuko dituzte eta astelehenean gazte eguna izanen da.

Garazi: Trinketeko plazan besta giroa izanen da asteburuan. Ostiralean kontzertuak izango dira eta pintxo gaua eginen dute.