Andoni Mutiloaren kabareta Lazkaon

Andoni Mutiloaren kabareta Lazkaon Dantza eta musikaz betetako ikuskizuna eskainiko du gaur Mutiloak Lazkaoko Areria aretoan. Sarrera doan izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/andoni-mutiloaren-kabareta-lazkaon/@@download/image/esnatu naiz.jpg
2021/08/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Dantza eta musikaz betetako ikuskizuna eskainiko du gaur Mutiloak Lazkaoko Areria aretoan. Sarrera doan izango da.
Andoni Mutiloaren kabareta Lazkaon

Maizpide euskaltegiaren udako ikastaroetako kultura egitarauaren barruan izango da gaur Lazkaon Andoni Mutiloaren Esnatu naiz kabareta. Areria aretoan izango da ikuskizuna, 19:00etan, eta sarrera doan izango da.

Dantza eta musika uztartzen ditu Mutiloaren ikuskizunak. Ikuskizun honetako protagonista Elur da, Londresen bizi den trans kolektiboko artista. The Pink Flamingo klubean bere ikuskizuna izatea lortu du eta jende ugari joaten da ikustera. Pozik eta harro dago bere ibilbidearekin baina oraindik sendatu gabeko zauriak ditu. Kabaret honetan artistaren atzean ezkutatzen den pertsona ezagutzea lortuko dute ikusleek: Pello. Euskalduna da bera, baserritarra, hamar urte lehenago Euskal Herritik alde egitea erabaki zuena, bertan ezinezkoa zitzaiolako lasai bizitzea. Londresen bere ametsa betetzea lortu du, ospea eta arrakasta ditu, eta bere jaioterrira itzuliko balitz zer gertatuko litzatekeen pentsatzen du; lagunek eta familiakoek onartuko al lukete? Pellok argi du ez dela posible oraindik.

Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide ikuskizunak eta norbere nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbita egiten du.