Anderson eta Day-Lewis berriz elkarrekin

Anderson eta Day-Lewis berriz elkarrekin https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/18
albiste-laburra
Aitor Abaroa @abaroa37
Anderson eta Day-Lewis berriz elkarrekin
2000ko hamarkadako filmik indartsuenetakoa eskaini ziguten Paul Thomas Anderson zuzendariak eta Daniel Day-Lewis aktoreak There Will Be Blood (2007) zoragarrian; azken honek urteko aktorerik onenaren Oscar saria irabazi zuen. Zurrumurruek diotenez, partekatutako proiektu berri bat dute esku artean. Filma 50eko hamarkadan kokatuko da New Yorken eta modaren munduarekin lotutako istorioa kontatuko du.