Andere Arriolabengoa: “"Txortan, nire alabaren aitak merezi du txapela”"

Andere Arriolabengoa: “"Txortan, nire alabaren aitak merezi du txapela”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/andere-arriolabengoa-quottxortan-nire--alabaren-aitak-merezi-du-txapelaquot/@@download/image/2011625466ander_1361379816.jpg
2011/06/03
elkarrizketa
Arabako bertso zirkuituan aurpegi ezaguna. Aramaioko alaba hamasei urterekin hasi zen bertso eskolan eta Zuzenbidean lizentziatua ere bada.

Baina, dena ez da eskoletan ikasten... Bertsotan bezainbeste baliabide duzu sexuan ere?
Sexu jardunean ez dago neurri eta errimen loturarik, norberaren irudimena da muga bakarra.

Nori jantziko zenioke, gustura, txortan merezitako txapela?

Nire alabaren aitari.

Plazaren bat sekula berriz zapalduko ez zenukeena?

Zezenplazak ez zaizkit batere gustatzen… adarrez beteta daude!

Baina, aukera duzun guztietan itzuliko zara...

Ikusi orduko ileak puntan jartzen dizkidan horrengana. Bere eskua sentitu orduko urtzen nauenarengana...

Herri bakoitzean maitale bana duen horietakoa al zara?

Gustatuko litzaidake!!! Nire itsasontziak aspaldi jaurti zuen aingura.

Honetan, kartzelakoaren patxada eta sakontasuna, ala puntuka aritzearen aritasun freskoa?

Presa ez da sekula ona izaten, are gutxiago sexu kontutan! Momentua gozatu behar da.

Larrutan. Bota errimak!

Sutan, puntan, eskutan, hirutan, burrukan, lekutan...

Zein da gau ero baterako aurrekari aproposagoa: afari erromantikoa ardo finaz lagundurik, ala rock kontzertu basatia garagardoz blai?

Biak, lehendabizi afari erromantikoa eta gero rock kontzertua, elkarren osagarriak dira!!

Horiek aurrekariak. Baina, amaiera onena?

Orgasmo anitzaren ostean maitalearen besotan egunak nola argitzen duen ikustea.