Ander Sagardoy, Filmin zine industriako marketing sariaren irabazle

Ander Sagardoy, Filmin zine industriako marketing sariaren irabazle Kataluniako Ikus-entzunezko eta Zine Goi Eskolak (ESCAC) antolatzen ditu sariak, zinemagintzako profesionalek lehiakortasunari begira abian ipintzen dituzten estrategia, ekintzak eta proiektuak goraipatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ander-sagardoy-filmin-zine-industriako-marketing-sariaren-irabazle/@@download/image/ANder-SAgardoy.jpg
2019/07/05
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Kataluniako Ikus-entzunezko eta Zine Goi Eskolak (ESCAC) antolatzen ditu sariak, zinemagintzako profesionalek lehiakortasunari begira abian ipintzen dituzten estrategia, ekintzak eta proiektuak goraipatzeko.
Ander Sagardoy, Filmin zine industriako marketing sariaren irabazle

Mugalari.info-k jakinarazi duenez, Ander Sagardoy durangarrak Filmin zine industriako marketing saria irabazi du Katalunian. Film Business masterreko ikasle modura parte hartu du sariketaren 7. edizioan, eta adierazi duenez, saria Industria sarietatik kanpo, zinema txarteldegien analisi eta aurreikuspen onenaren saria izan da.

Erronka urtarriletik ekainera burutu du eta astero estreinatzen ziren pelikulen sarreren aurreikuspena egin du. Aurreikuspenetan gero jasotako datuekin konparatuta alderik txikiena lortuta, berari eman diote saria.

 

 

Recibir este premio de la mano de @JaumeRV , mientras @FilmBayona me preguntaba sobre el pronóstico de taquilla de la semana que viene ha sido lo más surrealista y bonito que me ha pasado desde hace mucho. Moltes gràcies 🖤 https://t.co/LwBwzcpJEu

— Ander Sagardoy (@AnderSagardoy) 20 de junio de 2019