Ander Izagirre kazetari donostiarra saritu dute

Manos Unidas saria eman diote, Boliviako meategietan lan egiten duten gaztetxoei buruz eginiko erreportajeagatik. Berria egunkarian kaleratu zuten ikerketa lana euskaraz eta Nuestro Tiempo aldizkarian gaztelaniaz.
Ander Izagirre donostiarra da, 33 urte ditu eta hamaika komunikabidetan idazteaz gain, zenbait liburu plazaratu ditu, munduko hainbat txokotan izandako bizipenak jasota. Egunotan Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleekin batera dago Broad Pike mendian, Karakorumeko mendilerroan.