Ander Iriartek torturaren inguruan egindako 'Karpeta Urdinak' dokumentala sarean ikus daiteke

Ander Iriartek torturaren inguruan egindako 'Karpeta Urdinak' dokumentala sarean ikus daiteke 2022an estreinatutako filmak torturari buruzko ikerketaren nondik norakoak eta adituen iritziak jasotzen ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ander-iriartek-torturaren-inguruan-egindako-karpeta-urdinak-dokumentala-sarean-ikus-daiteke/@@download/image/c39d1fd9-5031-4102-9d08-10ca9723c796.png
2024/02/13
2022an estreinatutako filmak torturari buruzko ikerketaren nondik norakoak eta adituen iritziak jasotzen ditu.
Ander Iriartek torturaren inguruan egindako 'Karpeta Urdinak' dokumentala sarean ikus daiteke

Torturaren Aurkako Eguna da gaur eta, hori dela eta, gai hau jorratzen duen Karpeta Urdinak  dokumentala sarean jarri dute edonork ikusteko moduan. Primeran plataforman ikus daiteke eta baita Youtuben ere. 

Ander Iriartek zuzendutako filma da eta beraren bitartez sakonduko du ikus-entzuleak torturaren inguruan. Anderrek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plana-ren barruan bideratutako Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014 ezagutuko du, Paco Etxeberriak eta lantaldeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan torturaren inguruan egindako ikerketa. Ikerketa horrek argitaratutako emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psikologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da Iriarte. Haiek erakutsiko diote, besteak beste, zer diren tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa.

GAZTEZULOk duela urtebete, otsaileko alean, argitaratu zuen Ander Iriarteri egindako elkarrizketa. Alea eskuratuta irakur dezakezu elkarrizketa osorik.