'Ander' filma ikusgai, Lapurdin

'Ander' filma ikusgai, Lapurdin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ander-filma-ikusgai-lapurdin/@@download/image/20102173198roberto_gascon_ander_28.jpg
2012/12/13
berria
'Ander' filma ikusgai, Lapurdin
Roberto Castonek zuzendutako euskarazko pelikula Baionako L'Atalante eta Miarritzeko Royal zinema aretoetan jarri dute. Homosexualitatea Euskal Herriko landa eremutik pantaila handira eraman du zinema zuzendari galiziarrak film horrekin.

Berlingo Berlinale zinemaldi ospetsuan saria eskuratu zuen filmak, eta munduko beste hainbat zinema jaialditan pantailaratu dute. Gehiago jakin nahi baduzu, irakurri Gaztezulon Roberto Caston zuzendariari egindako elkarrizketa.