Analyze That (Otra terapia peligrosa/ Mafia Blues 2: La rechute) *

Analyze That (Otra terapia peligrosa/ Mafia Blues 2: La rechute) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/analyze-that-otra-terapia-peligrosa-mafia-blues-2-la-rechute/@@download/image/26p44-6.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Harold Ramis. Aktoreak: Robert De Niro, Billy Crystal, Lisa Kudrow, Joe Viterelli, Cathy Moriarty. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 95 minutu. 
24.zenbakia
Analyze This komedia atsegin eta arrakastatsuaren bigarren zatiarekin datorkigu Harold Ramis zinemagile fina. Sing Sing-en kartzeleratua dago Paul Vitti mafiaburua. Vittiren portaera gero eta bitxiagoa da, baina. Azken sasoian, West Side Story filmeko abestiak kantatzen hasia da. Gangster familia etsai batek kartzela bertan hil nahi du Vitti, eta show guztia espetxetik ahalik eta lasterren irteteko egiten ari den susmoa du poliziak. Paul Vitti maltzurra burutik jota dagoen ala itxurakeriatan ote dabilen argitzeko, Ben Sobel psikiatra atseginari laguntza eskatu diote. Hala, Vitti eta Sobel adiskide zaharrak abentura berria biziko dute elkarrekin. Robert De Niro eta Billy Crystalen neurrira diseinatutako komedia zoroa da. Bigarren parte honek, ordea, ez du aurrekoaren distirarik.