Anaien arteko borroka

Aspalditik nenbilen goierritar hauen bigarren diskoaren zain, eta oraingoan ere ez dute hutsik egin. Lehen laneko ildoa jarraituz, punk-oi! melodiko samarra aurkituko dugu disko honetan, rocknroll ukituekin. Dena den, aurrekoarekin alderatuz, nabaria da hobekuntza, bai musikari dagokionez, baita letrei begiratuz gero ere. Terror en las calles, Hiretzako tokik etzeok edo Como Ayer abestiak dira horren adibiderik garbiena. Punk-oi! musika landatarrena entzun nahi baduzu, ez galdu aukera!