“Anai-arrebak

“Anai-arrebak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anaiarrebak/@@download/image/Anai_Arrebak.jpg
2011/12/02
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Anai-arrebak
124.zenbakia
“Anai-arrebak
Pasai Donibaneko boskotearen lana hainbat iturritik edaten duen irabiaki arroxa da. Diskoan punk kutsua nagusitzen den arren (batez ere jarreran eta gitarretan), doinuak ñabardura techno-elektronikoekin jantzita datoz, Devok 70eko hamarkadan egin antzera edo egungo Polysics japoniarren gisara. Eragin beltzak ere antzematen dira tarteka, Twist! kantako perkusioak eta Takoi Besoetakoa doinuaren funk kolpeak kasu. Uztarketa horretan Margarita Andereñoak melodia itsasten du bere ahotsa medio. Ideia onak eta ausartak nabarmentzen dira han eta hemen, eta dantzatzeko disko aproposa da.