Anabel Arraiza: "Orkestra handi bateko zuzendari izan nahi nuke"

Arrunt laket dut: Goiz ez jaiki eta lo asko egitea.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Kirola ikustea oso gogoko dut, baina egitea kosta egiten zait.
Lasaigarri zait: Techno-a eta 'bakailaoa' izan ezik, gainontzeko musika guztia.
Sutan jartzen nau: Telebistak. Egungo programazioa ikusteko
Gustura irakurri nuen: Goizero, gosaltzerakoan, prentsa irakurtzea gustatzen zait.
Loak hartu ninduen irakurriz: "Los pilares de la Tierra" liburu mardula. Hasi nuen, baina hortxe geratu zen.
Bertutea: Irekia naiz.
Akatsa: Hitz egiten hasi baino lehen, askotan, bost arte kontatu beharko nuke.
.
Ametsa: Garai batean, orkestra handi bateko zuzendari izan nahi nuen.
Amesgaiztoa: Suarekin lotutako guztia. Askotan, etxea erretzen zitzaidala amestu izan dut.
Barre algara eragiten dit: Barre errazekoa naiz, nahiz eta txisteak bigarren bueltan ulertu.
Negargura ez dut urruti: Ezagun edo gertuko pertsona bati zerbait gertatuz gero. Malko errazekoa naiz.
Urrea: Amari! Egin duen guztiarengatik.
Ikatza: Aznar eta Sanz uztarri berean lotuko nituzke.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Nire aldaba jo izan dute normalean. Zortea izan dut
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Nik behin jo eta erantzun paregabea jaso nuen.
Hatzak zupatzen ditut: Saltsan eta labean egindako ororekin.
Gogoko ez dudan jakia: Gibela; ezin dut usaindu ere egin!
Dirua ordainduko nuke: "Sorginen Laratza" saioko zuzendariak kontratua beste urtebetez luzatzeko.
Ez nieke xentimorik ere emango: Nafarroako eta Espainiako ogasunei