Ana Malagon eta Delphine de Viganek jaso dituzte Gipuzkoako liburu-dendek emandako Zilarrezko Euskadi Sariak

Ana Malagon eta Delphine de Viganek jaso dituzte Gipuzkoako liburu-dendek emandako Zilarrezko Euskadi Sariak 'Ez dakit zertaz ari zaren' eta 'Las gratitudes' lanentzat izan da aitortza, merezitako oihartzuna ez izateagatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ana-malagon-eta-delphine-de-viganek-jaso-dituzte-gipuzkoako-liburu-dendek-emandako-zilarrezko-euskadi-sariak/@@download/image/ana eta vigan.png
2022/11/11

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Ez dakit zertaz ari zaren' eta 'Las gratitudes' lanentzat izan da aitortza, merezitako oihartzuna ez izateagatik.
Ana Malagon eta Delphine de Viganek jaso dituzte Gipuzkoako liburu-dendek emandako Zilarrezko Euskadi Sariak

Ana Malagon eta Delphine de Vigan idazleek Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak ematen dituen Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte Ez dakit zertaz ari zaren eta Las gratitudes lanengatik. Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak bi lan saritu ohi ditu urtero, "bere garaian oharkabean pasatu zirelako eta ez zutelako merezi zuten aintzatespena jaso".

Ana Malagonen (Donostia, 1978) Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar) liburuaren kasuan, "gaurkotasuneko gaiak literaturara ekartzeko duen gaitasuna eta horiek kontatzeko duen modua" nabarmendu dute. Hamabost ipuinek osatzen dute liburua, eta istorio horietan zehar gaur egungo gizartean bizi dugun errealitatea islatzen du egileak, ironia ukitu batekin. Jorratzen diren gai nagusienak lana, familia edota bikote harremanei lotuta daude.

Delphine de Viganen Las gratitudes (Anagrama) lanari dagokionez, Elkarteak "sinpletasun zoragarria" azpimarratu du, "gizatasuna". Michka, Marie eta Jerôme protagonistek zahartzaroaz, bakardadeaz, ontasunaz eta, bereziki, hitzen balioaz hausnartzen dute, "eskertze partekatuen ariketa leun eta geldo batean, prosa hurbilekoa eta askotan dibertigarria, beti samurra". Liburu honengatik ez ezik, bere lan guztiarengatik aitortu nahi izan dute egilea.

Aurten, Komiki eta Liburu Ilustratuen kategoria ere sortu dute, eta lehen edizio honetan Teresa Valerok irabazi du, Contrapaso. Los hijos de los otros liburuagatik, Normak argitaratua. Sari honen banaketa azaroaren 16an izango da, Donostiako Armageddon Cómic liburudendan.