Ana Galarraga eta Pettiren ikuskizuna izango da Gasteizen

Ana Galarraga eta Pettiren ikuskizuna izango da Gasteizen Gutun baten irakurketa eta musika uztartuko ditu emanaldiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ana-galarraga-eta-pettiren-ikuskizuna-izango-da-gasteizen/@@download/image/image-e1646810269218.jpg
2022/04/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gutun baten irakurketa eta musika uztartuko ditu emanaldiak.
Ana Galarraga eta Pettiren ikuskizuna izango da Gasteizen

Frankenstein agurgarria ikuskizuna gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, hain zuzen ere. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kulturzaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak lotuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du.

Frankenstein liburua gutuna da berez, eta, ikuskizuneko gutunaren formatuak zuzenean ikusleei hitz egin eta hainbat galderaren inguruan hausnartzeko aukera ematen du: Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

Honela azaldu dute ikuskizunaren muina: "Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818) hartu eta erraiak ateratzeko parada izango da; esperimentu zientifikoekin nahastu, Despentesen pentsamenduarekin, gorpuekin eta hildakoen bihotzekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin. Hori guztia Pettiren musikarekin jantzirik". 

Emanaldia igandean izango da, 19:30ean, Oihanederreko klaustroan. Ikuskizunak ordubeteko iraupena du eta gonbidapenak hemen eskura daitezke.