Amurrioko film labur jaialdia, datorren astean

Amurrioko film labur jaialdia, datorren astean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amurrioko-film-labur-jaialdia-datorren-astean/@@download/image/2010521951Begibistan10_A3.jpg
2012/12/13
berria
Amurrioko film labur jaialdia, datorren astean
Hilaren 26tik 29ra bitartean egingo dute Amurrioko Begibistan IV. Zinema Astea. 91 film labur jaso dituzte antolatzaileek, eta Ramon Barea aktore bilbotarrari Ohorezko Txapela emango diote.

Begibistan jaialdiko emanaldiak Amurrio Antzokian izango dira. Besteak beste, Telmo Esnalen zarauztarraren Amona Putz, Enara Goikoetxea hernaniarraren Bizitzako Kopa, Juan Bidegain ondarrutarraren Etxeko Bandan, Koldo Almandoz donostiarraren Ahate pasa eta Iban Gorriti durangotarraren Kantatzen ez duen herria, herri hila da pantailaratuko dituzte datorren asteazkenetik larunbata arte.