Amsterdamek bizikletentzako aparkalekua eraiki du ur azpian

Amsterdamek bizikletentzako aparkalekua eraiki du ur azpian Proiektua aspalditik zegoen martxan eta azkenik amaitutzat eman da. Hiriko kanalen azpian kokatzen den aparkaleku honek 7.000 bizikletentzako lekua du. Beste lau gehiago daude planifikatuak eta Holandako buruhauste handietako bati irtenbidea jarriko dio: zer egin kalean aparkatutako bizikletekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amsterdamek-bizikletentzako-ur-azpian-aparkalekua-aurkeztu-du/@@download/image/Captura de pantalla 2023-01-31 a las 8.39.26.png
2023/02/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Proiektua aspalditik zegoen martxan eta azkenik amaitutzat eman da. Hiriko kanalen azpian kokatzen den aparkaleku honek 7.000 bizikletentzako lekua du. Beste lau gehiago daude planifikatuak eta Holandako buruhauste handietako bati irtenbidea jarriko dio: zer egin kalean aparkatutako bizikletekin.
Amsterdamek bizikletentzako aparkalekua eraiki du ur azpian

Aparkaleku berria Amsterdamgo geltoki nagusiaren aurrean dagoen kanalaren azpian kokatua dago. Eraikuntza honen helburua kaleetan aparkatutako bizikletak kentzea da, oinezkoei lekua egiteko eta inguruari itxura ordenatuagoa emateko. Gainera, bizikleten jabeek hauek uzteko leku seguruagoa izango dute. 

Aparkalekua uraren azpian bederatzi metrora dago, horren ezagunak diren kanalen azpian. Nahiz eta ez argi naturalik izan, izugarri argitsua eta zabala da. Oinezkoak zuzenean sar litezke geltoki nagusitik bizikleten aparkalekura.

Eraikina bi artelan erraldoiekin apaindua dago erabiltzaileen esperientzia atseginagoa izan dadin. 

Paradoxikoki, oraingoz ez dago bizikleta elektrikoak birkargatzeko lekurik. Ulertezina 2023. urtean, baina proiektua 2017an pentsatua izan zen, eta garai hartan ez ziren horren ohikoak. Dena den, etorkizunean gehitu beharko duten zerbitzua izango da nahitaez. 

Aparkaleku hauek merkeak badira ere, ez dira doan. Lehenengo 24 orduak bai, baina horren ondoren 1,35 euroko prezioa du.