Amsterdam: Europar Batasuneko lehen hiria Landareetan Oinarritutako Ituna onartzen

Amsterdam: Europar Batasuneko lehen hiria Landareetan Oinarritutako Ituna onartzen Holandar hiria Europar Batasuneko lehena izan da "Plant Based Treaty" deitutakoa sinatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amsterdam-europar-batasuneko-lehen-hiria-landareetan-oinarritutako-ituna-onartzen/@@download/image/pexels-liene-ratniece-1329510.jpg
2024/03/04
Holandar hiria Europar Batasuneko lehena izan da "Plant Based Treaty" deitutakoa sinatzen.
Amsterdam: Europar Batasuneko lehen hiria Landareetan Oinarritutako Ituna onartzen

Amsterdamek Edinburgok (Ituna sinatzen kontinenteko lehena) irekitako bidea jarraitu du Los Angeles eta Norwich-ekin batera. Gainera, Animalien Aldeko alderdiaren egitasmoari esker Amsterdam landare jatorriko elikagaien eskaintza handiagotzeaz konprometitu da.

Plant Based Treaty deitzen da ituna eta Animal Save Movement elkarteak, —animalien eskubideen alde borrokatzen duenak—, garatua izan da. Helburua landareetan oinarritutako mundu baten alde egitea da, Pariseko klima akordioaren eransketa bat izanez.

Itunak oinarrizko hiru printzipio ditu: laborantza industrialerako lur berriak ez erabiltzea, landareetan oinarritutako elikadura bultzatuz proteina trantsizioa azkartzea eta erabakigarriak diren ekosistemak berrezartzea. Ituna sinatzen duten gobernuek animalia proteinan diru gutxiago inbertitzea zin egiten dute eta gehiago proteina begetalaren ekoizpen eta kontsumoan. Jada mundu osoko hogeita sei hirik sinatu dute, baita 1.200 organizazio baino gehiagok, 1.600 enpresatik gorak eta 139.000 norbanakok.

Komunikatu batean, Amsterdameko udalak hauxe esan du: “Elikagaiak ekoitzi, zabaldu, prozesatu eta kontsumitzen ditugun moduek eragin izugarria dute animalien eta giza osasunean eta krisi klimatikoa areagotzen laguntzen dute”.

Ituna sinatuz, Amsterdam “2023 honetarako hiriaren proteinen proportzioa aldatzen saiatuko da: %60 landareetan oinarritua, %40 animalietan”. Honetaz gain, Animalien alderdiak aurkeztutako proposamen bat ere onartu du: Amsterdam landare jatorriko elikagaietan munduko liderra bihurtzea. Hau da, landareetan oinarritutako janaria oinarrizkoa bihurtuko da erakunde publikoetan izan museo, ospitale edo hezkuntza zentroetan. Udalak gainera jatetxeak, supermerkatuak eta ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeak animatuko ditu landare jatorriko elikagai gehiago eskaintzera.