Amores perros (Amours chiennes) ****
Anaiaren emaztearekin maite duen neskarekin ihes egiteko behar duen dirua lortzeko, borroka klandestinoetan sartu du txakurra Octavio gazteak. Danielek emaztea eta alabak abandonatu ditu bere maitale erakargarriarekin bizitza berri bati ekiteko. El Chivo, berriz, soldatapeko hiltzaile gisa lanean ari den gerrillari ezkertiar ohia da. Istripu lazgarri batek hiru pertsona horien patua aldatuko du erabat. Itxaropenari muzin egiten ez dion film mexikar gordina da. Aparta, benetan.
