Amorebieta-Etxano, mangazaleen bilgune

Amorebieta-Etxano, mangazaleen bilgune https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amorebietaetxano-mangazaleen-bilgune/@@download/image/20109291129manga2.JPG
2012/12/13
berria
Mangamore jaialdia egingo dute, laugarrenez. Urriaren 8tik 10era bitartean izango da.  Eguerditik gauera bitartean jarduerak izango izango dira herriko kiroldegian.

Manga marrazketa, idazkera japoniarra, eskulan eta aikido tailerra… Kontzertuak ere antolatu dituzte. Hala, larunbatean Mangaku Musume, Sweet Projects eta Red Square taldeek joko dute. Bideo jokoek eta kirolak ere tartea izango dute: soft combat eta aikido erakustaldiak egingo dituzte. Ureshi jaialdiko maskotarekin argazkiak ateratzeko aukera izango da, eta hainbat zozketa egingo dituzte.