Amodio-aulkiak autobusetan

Amodio-aulkiak autobusetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amodioaulkiak-autobusetan/@@download/image/2010639120Amodio_aulkiak_autobusetan.jpg
2012/12/13
berria
Amodio-aulkiak autobusetan
Arriva garraio konpainia britainiarrak amodio-aulkiak ipini ditu Copenhage (Danimarka) hiriko ehun bat autobusetan. Bi dira, gorri kolorekoak eta elkarren alboan paratuak, buru-euskarri eta guzti. Bertan esertzen direnei barre egin eta ligatzeko gonbitea luzatu nahi die enpresak, garraio publikoa bikotekidea aurkitzeko leku aproposa izan daitekeela frogatu. Bestalde, ekimenak hiri-autobusen erabilera bultzatuko duela defendatu dute. Oso nordikoa.