Amishak, epaile aurrera

Amishak, epaile aurrera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amishak-epaile-aurrera/@@download/image/201210306128Bergholz.jpg
2012/12/13
berria
Amishak, epaile aurrera
Bergholzen, Ohio estatuan, Amish komunitateko hamasei lagun erruduntzat jo ditu Cleveland-eko epaimahai federal batek beren taldeko hainbat kideri bizarra eta ilea mozteagatik. Izan ere, komunitatearen baitan heldutasun ikurra da ile luzea, eta berau moztea iraintzat hartzen dute. Horregatik, biktimei kalte fisikorik eragin ez dieten arren, bahiketa eta gorrotoak bultzatutako krimenak burutu izana egotzi die fiskaltzak Samuel Mullet gotzainari eta bere hamabost jarraitzaileri. Epaiketak asaldura eragin du AEBetan, orain arte amishek beren kabuz konpondu izan dituztelako komunitate barneko gatazkak.