Amildegia maite

Rock&rolla; maitatu egiten da, eta maitemindurik dagoen musikaria talderik gabe geratzen denean, hutsune hori beteko dion zerbait bilatu behar izaten du. Sexty Sexers eta The Hot Dogs taldeen errautsetatik sortua, Mutürbeltz musikarekiko amodio harreman horren adibide da. Bera eta Urretxu arteko distantzia gaindituz, Mikel Larratxek eta Iñigo Agirrebalzategik rock egarria asetuko zien proiektua jarri zuten martxan, eta bidaideak hartuta ekin zioten bideari. Amildegia maite honetan pasioa antzematen da, eta ondorioz, berezkoa dirudien erraztasuna doinu klasiko hauetan murgiltzeko. Zu ere eramango zaitu korronte atseginak, eta momentu ederrak biziaraziko dizkizu.