Ametsetako lan eskaintza: Karibeko irla bat zaintzea!

Richard Branson enpresaburu ezagunak konfiantzazko norbait behar du Necker Island bere Karibeko irla ederra zaindu dezan. Lan eskaintza LinkedInen argitaratu du, eta soldata ez zehaztu gabe dagoen arren, ohartarazi du mundu guztiak ez duela balio lanposturako.
LinkedInen argitaratutako lan eskaintza nahiko zehatza da: "Emailak begiratu beharko dira egunero, bidaia erreserbak kudeatu, eta Richard oporretan dagoenean bere eguneroko lanaren administrazioa eraman beharko da. Lan asko eskatzen du, etengabe lanean dauden bi bulegoetako lana kudeatu beharko da". Eguzki goxoaz gozatzeko aukera da abantaila handiena. C.V.a eguneratzeko prest?