'Ametsen Hariztia'-ren inguruko erakusketa paratu dute Gasteizko Amarica aretoan
Ametsen Hariztia Basoa Project kultura elkarteak 2021eko maiatzean Kexaan (Aiara, Araba) inauguratu zuen haritz enborretan pintatutako lanaren kopia bat da. Haritzetan egindako pinturen kopiaz gainera, 26 artista horietako bakoitzaren lan bat dago ikusgai, berarariaz erakusketarako sortua.
Honako artista hauek hartu dute parte proiektuan: Jose Abel, Teresa Ahedo, Eduardo Alsasua, Pilar Alvarez, Jose Miguel Arranz, Martin Ballesteros, Luis Candaudaup, Leticia Gaspar, Juan Humaran, Teresa Lafragua, Jon Landa, Miren Manterola, Carmen Mateos, Jose Manuel Mendez “Mendo”, Ramon Perez, Jose Maria Pinto, Porrilló, Aitor Renteria, Jose Reyes, Richard, Leire Sainz de Aja, Justo San Felices, Ana Schmidt, Guillermo Sedano, Jesus Susilla, eta Fernando Ureta.
Ametsen hariztia erakusketa irailaren 25era arte egongo da zabalik Amarica aretoan.

