Ametsen aroa

Loan aldaketa ugari eragiten dabil itxialdi honek; antsietateak, kirola egiteko zailtasunak eta egun osoa etxean igarotzeak atseden hartzeko zailtasunak eragiten ditu, eta hala, lo egiteko pilulen salmenta nabarmen igo da egunotan; valium, Diazepan, Lexatin... lo egiteko infusioekin batera, farmazietan gehien saltzen diren medikamenduak dira.
Lo egiteko zailtasunekin batera, baina, egunotan gehiago amesten dutela sentitzen dute askok; amets biziak eta arraroak dituzte, eta ondo gogoratzen dituzte esnatzerakoan. Horietako bat bazara, ez zara inola ere ez bakarra; egunotan, inoiz baino amets biziagoak ditugu.
Arrazoia? Asko dira gure loa aldatu dezaketen faktoreak, baina guztiok etxean konfinatuta gaituen egoera honek dirudienez guztion loa modu bertsuan eraldatu du; hala REM zikloak gaueko une ezberdinetan ditugu (une horietan izaten ditugu amets bizienak, hau da, lo sakonean gaudenean), eta ziklo horien erdian esnatzen bagara, aukera gehaigo ditugu ametsetaz oroitzeko.
AMESGAIZTO ARRAROEN GARAIA
REM fase erdian esnatzea baina ez da erraza; normalean, ordu gehiagoko loak baditugu aukera gehiago izango ditugu amets horien erdian esnatzeko, baina egunotan amesten ditugun gauzek ere badute berezitasun bat; asko amesgaiztoak dira, eta ez beti pandemiarekin edo itxialdiarekin lotutakoak. Amesgaizto horiek antsietate eta estresarekin lotura izan dezakete, eta baita insomnioak eraginda; horregatik, garrantzitsua da loaren errutinak errespetatzea, hau da, ohiko orduetan oheratu eta esnatzea.