Amets egiteko: Cirque du Soleil

Cirque du Soleilek, zirku garaikidearen adierazpen miretsienak, adin nagusitasunaren muga zeharkatu berri du apirilean. Eta hastapeneko "Saltimbanco" ikuskizun hura, kultur aniztasunaren aldeko aldarria, berreskuratu du konpainiak mundu osoko bazterrak kolorez eta magiaz margotzeko. Euskal Herria ere kutsatu du zirkuak, Donostian izan baita hilabete hasieran.
Montrealen (Kanada), 1992ko apirilaren 23an abiatu zen ametsa. Guy Lalibertek sortutako eta 36 artistak osatutako Cirque du Soleil gazteak molde klasikoak apurtu eta adin guztietako herritarrengana heltzeko gai zen espektakuloa aurkeztu zuen; bake mezua, Laliberteren hitzetan. Ia bi hamarkada igaro dira ordutik eta, dagoeneko, nazioartean guztiz errotutako erreferentziazko konpainia da, mundu zabaleko hamaika txokotan irrikaz hartu ohi den hitzordua, sarrera guztiak lehen kolpean saltzen dituen horietakoa.
"Saltimbanco", itzulera
Ikuslea bizitza urbanoa esploratzera daraman ikuskizuna da Saltimbanco. Martin Pons klown argentinarraren eskutik, publikoak bidaia akrobatikoa egin dezake hiriak irudikatzen duen aniztasunerantz. Antzezpenaren hasieran, pistako artista guztiak maskara uniformez atonduta ageri dira, talde homogeneo gisa. Baina antzezpenak aurrera egin ahala, pertsonaietako bakoitzak bere izaera azaleratzen eta indartzen duela igarriko dute eserlekuak betetzen dituztenek. Musika, mimoa, malabarismoak, umorea, saltoak eta koreografia ikusgarriak aniztasunaren alde ozen oihu egiteko. Saltimbanco ez da, seguru aski, Cirque du Soleilek ekoiztu duen ikuskizun teknikoena, ez eta handinahiena. Zaharrena bai, ordea, eta beraz, hastapeneko esentzia hura gorde du. 2007an birdiseinatu zuten gune handiagotan plazaratu ahal izateko eta, gaur egun, 21 herrialdetako 50 artista biltzen ditu 34 x 20 metroko pistan. Bi ordu eta erdiz, amets egiteko arrazoiak.
Kolorea zigilu
Kolorea. Horixe zirkuaren ezaugarrietako bat, Cirque du Soleilek ezin hobeki barneratzen jakin duena. Quebeceko egoitza nagusian ekoizten diren jantzi, zapata, kapela, maskara eta makillaje zirriborroek berezko kutsua dute, haurrak bezainbeste edo gehiago helduak liluratzeko gai dena. 2.500 jantzi baino gehiago dira, hiriz hiri 50 bat edukiontzitan gordeta garraiatzen direnak. Eta hauekin batera lau arduradun, arropak mantendu eta konpontzeko eginbeharra dutenak. Hiri bakoitzean beste bi lagun ere kontratatu ohi dituzte laguntzaile gisa, emanaldi bakoitzean hiru aldiz aldatzen baitute artistek euren janzkera.

Virginia Imaz klown donostiarrak 48 urte ditu eta Cirque du Soleilen sekretuak barru-barrutik ezagutzen ditu, 1998an sartu eta ia hiru urtez ibili baitzen haiekin, munduan barna, harik eta 2000ko Gabonetan Euskal Herrira itzuli zen arte. Antzerkiaren alorreko izen handiko artistaz inguraturik hezi da eta, egun, Jose Carmelo Muñoz bere senarrarekin batera sorturiko Oihulari Klown konpainiako zuzendari artistikoa da.
Nola lortu zenuen Cirque du Soleilen sartzea? Ez zen erraza izango...
1997an gainditu nuen kastinga Bartzelonan, lagun batek animatuta. Egia esan, orduan ez nuen interes berezirik nire hemengo konpainia utzita biran irteteko; eta gainditzeko itxaropen handirik ere ez. Jende gazteagoa bilatzen zutela uste nuen eta, gainera, nik ez neukan akrobazia gaitasunik. Agian horregatik, askatasun osoz aritu nintzen eta jolaserako jarrera sumatu zuten nigan. Oso garrantzitsua. 1998ko maiatzean deitu zidaten Montrealera joan eta bertan lau hilabeteko formazio ikastaroa egiteko eta La Nouba ikuskizuna Orlandon prestatzen hasteko. Nire senarrarekin batera Jose Carmelo Muñoz, Oihulari Klown konpainiaren sortzailea baita ere joan nintzen eta berak ere kastinga gainditu zuen ekainean, Asian eta Pazifikoan barrena Dralion emanaldia antzezteko. Baina ez genuen elkarrengandik aldendu nahi eta nirekin jarraitu zuen Orlandon, uneren batean ordezko gisa beharko zutenaren esperantzaz. Abenturak bi urte eta bederatzi hilabete 1.000 saio baino gehiago iraun zituen, eta bi joan baginen ere, hiru itzuli ginen. Gure semea, Ander orain 10 urte ditu han jaio baitzen.
Galdera tipiko xamarra: nolakoa da Cirque du Soleileko bizitza?
Oso ondo antolaturiko egitura da zirkua. Ni aritu nintzen ikuskizunean 200 lagunek hartzen genuen parte 65 eszenatokian eta, beraz, koordinazioa ezinbestekoa zen; dagokion unean eta dagokizun tokian ez egoteak arriskua dakarrelako zuretzat eta lankideentzat. Emanaldia Orlandon genuen finko eta, ondorioz, nor gure etxean bizitzeko aukera eduki genuen, beti ere instalazioetatik gertu samar. Puntualtasunarekin oso zorrotzak ginen eta sasoia mantentzearekin ere bai. Entrenatzea eta entseatzea ezinbestekoa da, askotan ordu luzez gainera egunean 15 edo 16 ordu . Hainbeste denbora elkarrekin, adiskidetasun harreman sendoak eratu ziren eta kultura nahiz hizkuntza desberdinak ez ziren muga izan. Pistan, begirada bat nahikoa da elkar ulertzeko. Bizitza zirkuan, beraz, oso diziplinatua zen eta neketsua; baina 1.600 lagunentzako prestaturiko harmailak ia beti toperaino betetzen zirela ikustea izugarria zen, denak barrez eta txaloka.
Nolakoa da bertan dabilen jendea?
Ni aritu nintzen ikuskizun hartan gehienak oso gazteak ziren batez beste, 18 eta 20 urte artean eta goi mailako kiroletik zetozen; askok domina olinpiko pila zituzten. Zirkuak gorputz haiek hartu eta eszenarako hezi zituen. Guztia proba bakar batean jokatzetik zetorren jendeak ikasi zuen emanaldi batean estropezu egin arren, beste bat etorriko dela, eta beste bat Beste batzuk, bai, lehenago ere zirku munduan ibilitakoak ziren eta azken batzuk helduenak musika, dantza, edo klown esparrutik gentozen. 27 nazionalitate eta 34 hizkuntza baino gehiago batu ziren han.
Zergatik da beste zirkoekiko desberdina Cirque du Soleil?
Zirkuaren berrikuntza korrontearen baitan kokatzen da Cirque du Soleil. Adibidez, animaliak ikuskizunetik ateratzeko erabakia hartu zuen lehenengotarikoa izan zen publikoak animalia basatien sufrimenduarekiko zuen sentsibilitatea aldatu zenaz jabetuta. Estetika aldetik ere da apurtzailea eta berritzailea. Bereziki zaintzen dira jantziak, makillajeak eta apustu eszenikoa egiten du dantza, antzerkia eta maskara uztartzeko. Kalitatea da zirku honen bermea. Diziplina bakoitzerako onena bilatzen dute: kirolarien artean, malabaristen artean eta baita musikarien artean, koreografoen artean eta estetikaz arduratzen diren jostun, makillatzaile eta ile apaintzaileen artean.
Anekdotaren bat?
Denetik pasatu zen Orlandon izan nintzen artean. Pasarte xamurrak, tristeak, ederrak, heroikoak Neska bat aireko saioa egiten zuena eszenatokian ezkondu zen emanaldia egiteko erabiltzen zituen oihalekin eratutako kupula antzeko batean. Tarteka, zinemagintza munduko jende famatua etortzen zitzaigun agurtzera: Cristopher Reeves, Susan Sarandon Bestalde, gure haurra izan zen Cirquean jaio zen lehena eta kideek dena eman zuten zaintzan laguntzeko, bakoitzak bere hizkuntzan abesten zizkion sehaska kantuak.

Elkarrizketa Virginia Imazi