American Wedding *

American Pie arrakastatsuaren hirugarren atala da. Institutu garaian birjintasuna galdu nahian zebiltzan gazte nerabe horiek hazi egin dira. Fisikoki, behintzat. Orain, haietariko baten ezkontzan bilduko dira berriro lagun guztiak. Jim kanpaijoleak sagar-tarta zulatzeari utzi, eta Michellerekin ezkontzea erabaki du. Egia esan, gauzak ez dira gehiegi aldatu. Urte askotxo igaro diren arren, zakilarekin pentsatzen jarraitzen baitute guztiok. Ozores mitikoaren bular-zinema kerratu, zahitsu eta primitiboa maite duten pocholozaleentzat soil-soilik.