American Psycho **

Bret Easton Ellis idazlearen American Psycho eleberri madarikatuaren zeluloidezko bertsio kaskarra dakarkigu Mary Harron zinemagile kanadarrak. Wall Street ukantsuko yuppie gazte, aberats, dotore eta sofistikatua da Patrick Bateman. Irudi horren itzalean, baina, biktimak bortxatu, torturatu eta hiltzen dituen psikopata odoltsua ezkutatzen da. Harronek kale egin zuen Easton Ellisen nobela polemikoak dakarren kritika soziala islatzeko orduan. Film gordina da oso. Psikopata odoltsuak atsegin dituzuenontzat soilik.