American Pie 2 *

Sexuarekin itsututako nerabe buruarinei buruzko film eskatologikoek genero bat osatzen dute dagoeneko zinema estatubatuarrean. Hala eta guztiz ere, genero horrek ez du osasun onegirik izan azkenaldian. American Pie filmaren arrakastak, ordea, Porky´s mitikoaren umore zikinaren espiritua aldarrikatu zuen; generoa indarberrituz. American Pie 2 filmean birjintasuna galtzea ez da Jim eta bere adiskideen kezka nagusia dagoeneko. Hazi egin dira fisikoki, behintzat eta orain sexu arazoak bestelakoak dira
leialtasuna, zelibatua, sexu perbertsio bitxiak
Bular-umorea, finean. Ozoresek jarraitzaile finak ditu Mundu Berrian.