American Man

Nate Cook-ek alkoholak emandako eztarri lakarretik oihukatzen ditu AEBek beren baitan dituzten kontraesanak, gizartearen irudi ironikoa eginda. Country doinuak, jarrera punkia. Analogikoan grabatua baita, gitarra akustikoekin, hala ez badirudi ere. Beraien jarrerak, ordea, gehiago edaten du galtzear dagoen punk jarreratik. Rocka kilometroak egitea, izerditzea eta jendearen erraiak eta kontzientziak kolpatzea dela ulertzen duten horietakoak dira. Agian ez dute guztiz lortuko, baina segur izan une dibertigarria eskainiko dizula diskoak. Beraz, zoaz hozkailura garagardo bila eta hasi gerria mugitzen.