American Airlines hegazkin konpainiak animalien politika malgutu du
Hegazkinean animaliak eramatearen politika malgutu erakundeak. Garraiatzaile baten barruan, eta animaliak 9.07 kilo baino gehiago ez baditu, kabinan eraman ahalko da.
Hori bai, etxeko animali guztiek ezingo dute kabinan bidaiatu. Neurri, adin eta helmuga jakin batzuk betetzen dituzten katu eta txakurrek soilik ahalko dute.
Momentu oro, animaliak garraiatzailearen barruan bidaiatu beharko du, bere arduradunaren eserlekuaren azpian. Horregatik, garraiatzailearen neurriak ezingo du eserlekuaren azpiko espazioa baino handiagoa izango. Garraiatzailearen eta animaliaren pisuak batuz, ezingo dute 9,07 kilo baino gehiago pisatu.
Maskotaz gain, American Airlines-ek eskuko-poltsa bat eramatea ere onartu du, beti ere, hegazkineko konpartimenduan kabitzeko neurriak betetzen baditu.
Garraiatzaileei dagokienez, konpainiak hegaldi bakoitzean, gehienez zazpi onartuko ditu. Salbuespen bakarra sorospen animaliak izango dira. Lehen klaseko American Eagle hegaldietan, bost garraiatzaile onartuko dira.
Indarren jarri den araudi berriaren helburua, erakundearen arabera, bezeroei “esperientzia onuragarriago eta erosoagoa” eskaintzea omen da.
