Amenabar hastapenetara

Amenabar hastapenetara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amenabar-hastapenetara/@@download/image/regression_1385559414.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
Amenabar hastapenetara
Agora (2009) film historikoan Hypatiaren bizitzaren berri eman ostean, Alejandro Amenabar zuzendari espainiarra Tesis (1996) eta Abre los ojos (1997) bikainen arrastora bueltatuko da Regression izeneko hurrengo proiektuan. Filmaren nondik norakoak ezkutuan mantentzen dituzten arren, baieztatu da gizakion beldurrik oinarrizkoenetan sakonduko duen thrillerra izango dela. Dagoeneko protagonista nagusia ere badu filmak: Ethan Hawke.