“Ambient Lounge 2”

“Ambient Lounge 2” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ambient-lounge-2/@@download/image/16p11-2.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
16.zenbakia
“Ambient Lounge 2”
Nolakoak diren musika adituak! Tricky, Portishead, Massive Attack... Bristoleko taldeak arrakasta komertziala lortzen hasi zirenean, trip-hop egiten zutela esan zuten. Modernotasunaren izenean izen berriak sortzeko “behar” horrek bultzatuta, chill out, downtempo, lounge... deitu diote. Gutxienekoa da hori. Gauza da izen batekin mugaezinak diren hainbat musika interesgarrienen bilduma dela honako hau. Mo Horizons, K&D, Alex Gopher, Dzihan & Kamien, Ian Pooley... eta antzeko taldeekin, zaila da ez asmatzea.