Amazoniako hondamendia

Amazoniako hondamendia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
albiste-laburra
Amazoniako hondamendia
Rondônia estatuan daude Jirau eta Santo Antonio, Brasilgo bi presarik handienak. Amazoniako inguru horrek azken urteetan bizi izan duen ustiapen basatiaren ondorioz, Brasilgo bihotzean bizi diren 4.000 biztanleak sekulako hondamendiaren erdian aurkitu dira: Madeira ibaiak euren etxeak urpean utzi ditu. Hondamendiak dagoeneko lur eremu zabala hartu du, eta etorkizunerako, gainera, itxaropen gutxi aurreikusi daiteke bertan. Agintariek azkenaldian jakinarazi dutenaren arabera, aurrerantzean, zentral hidroelektrikoak hasieran aurreikusi zuten eremuaren bikoitza urpetuko du, tartean, parke nazional bat.